→Ugao

Espaloietan erorketak saihesteko asmoz, irristaketaren aurkako tratamendua gauzatu du Ugaoko Udalak

Itsasgarritasuna areagotu eta balizko erorketak saihesteko asmoz, espaloietako baldosen gaineko tratamendu berezia aplikatu du Ugaoko Udalak.

Unplash: s.zeller

Itsasgarritasuna areagotu eta balizko erorketak saihesteko asmoz, espaloietako baldosen gaineko tratamendu berezia aplikatu du Ugaoko Udalak.

Higaduraren ondorioz, herriko zenbait baldosa irristagarriak zirela ondorioztatu zuen Udalak eta arriskuak ekiditeko, espaloietako baldosen azaleko tratamendu eskarifikatzailea gauzatu du.  Azken finean, laprastadak eta erorketak saihestea da tratamenduaren helburua.

Huexek dira kaltetutako espaloiak: Torre de Ugao kalean (10 eta 32 zenbakien artean), Torre de Ugao kalea Berriak supermerkatuaren parean, Torre Ugao kaleak eta Barrena kaleak bat egiten duten tokian eta Gernikako enparantzako 1 zenbakiaren aurrealdean;   1.700 metro karratu inguru guztira.

Uztailaren 9an hasi ziren obrak eta aste honetan bukatzea aurreikusten du Udalak. 14.700 euro (BEZa barne) inbertitu ditu guztira.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|