→Ugao

Euskararen aldeko leloa eta play-back txapelketak Ugaon

Euskal Astea apirilean antolatuko du Ugaoko Udalak. Horren harira, bi txapelketa antolatu ditu: Euskararen aldeko leloa eta euskal play-back.

Lehendabiziko txapelketari dagokionez, edonork parte har dezake eta egile bakoitzak, gehienez, hiru lelo aurkeztu ahal izango ditu. Lelo irabazlea horma publiko batean margotuko dute eta kamisetak egingo dituzte. Parte hartzaileek kamiseta bana jasoko dute.

Leloak email bidez bidali behar dira kultur-etxea.ugao@bizkaia.org edo gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbide elektronikoetara martxoaren 27a baino lehen. Izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa ere erraztu beharko ditu partaide bakoitzak.

Euskal play-back lehiaketa apirilaren 7an izango da 20:15ean Herriaren enparantzan. 10 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Horretarako izena eman beharko dute Gazteinfo bulegoan. Irabazleek txapela jasoko dute sari gisa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak