→Ugao

Felix Urrutikoetxea eta Simon Agirre omendu dituzte Ugaon, faxistek herria bonbardatu eta 82 urtera

1937ko ekainaren 14an italiarren hegazkin faxistek Ugao bonbardatu zuten, 11:30ak aldera, eta horren ondorioz bi ugaotar hil ziren: Felix Urrutikoetxea Intxaurraga eta Simon Agirre Sierra.

Omenaldia egin dute herriko plazan / Burdin Hesia Ugaon

1937ko ekainaren 14an italiarren hegazkin faxistek Ugao bonbardatu zuten, 11:30ak aldera, eta horren ondorioz bi ugaotar hil ziren: Felix Urrutikoetxea Intxaurraga eta Simon Agirre Sierra. Gaur euren heriotzaren 82. urteurrena gogoratu dute eta omenaldia egin diete herriko enparantzan.

Bertara Luis Miguel Urrutikoetxea (Felix Urrutikoetxearen biloba), Miren Alberdi (Luis Miguelen emaztea), Felix Urrutikoetxearen birbiloba, haren senarra eta hauen seme-alabak azaldu dira, Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkatea eta Iñaki Garcia Uribe Burdin Hesia Ugaon presidentearekin batera. Ekitaldi honekin bukatutzat jo dute Burdin Hesia Ugaon elkarteak antolatutako aurtengo Historia Astea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak