→Ugao

Fetitxek eta Raustek kontzertua eskainiko dute ostiralean Ugaoko Dorretxea tabernan

 Fetitxe taldeak (Arrigorriaga, Zaratamo eta Ugao) Polyhedron bigarren lan luzea aurkeztuko du urtarrilaren 25ean, ostiralean, Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernan.

Arrigorriaga, Zaratamo eta Ugaotik dator Fetitxe rock-metal taldea / Facebook: Fetitxe

Fetitxe taldeak (Arrigorriaga, Zaratamo eta UgaoPolyhedron bigarren lan luzea aurkeztuko du urtarrilaren 25ean, ostiralean, Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernan. 2012an talde moduan elkartu zirenetik ez dute etenaldirik egin: Distantzien artean izan zen haien lehen lana eta Euskal Herriko hainbat musika lehiaketetan parte hartu izan dute. Bilbao Hiria lehiaketa arrakastatsuan bigarre sailkatu ziren 2016. urtean. Abenduan Durangoko Azokatik pasa ondoren, Ugaon egingo dute orain aurkezpena.

Fetitxerekin batera, Basauriko Raust taldea arituko da Ugaon. Rock-metal eta Stoner-rock doinuak nagusi izango dira ostiral gauz Ugaon.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak