→Ugao

Zabalik da Ugaon Gabonetako hiri-kolonietan izena emateko epea

2008 eta 2014 urteen artean, biak barne, jaiotako umeei zuzendutako koloniak izango dira. Ugaoko eskolan egingo dira abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, astelehenetik ostiralera. Kolonietan parte hartu nahi dutenek abenduaren 2ra arte dute izena emateko aukera, Janen. 

Gabonetako oporretan zehar umeei ekintza ludikoak eskaintzeko asmoz, “Gabonetako hiri-koloniak” abiarazi ditu Ugaoko Udalak. Koloniak 2008 eta 2014 urteen artean, biak barne, jaiotako umeei zuzenduta daude. Gabonetan zehar jolasak, tailerrak, ireteerak eta jaiak eskainiko zaizkie herriko txikienei.

“Gabonetako hiri-koloniak 18-19” Ugaoko Eskolan izango dira, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30 ordutegian. Halaber, ordutegiarekin arazoak dituzten familiei zerbitzu osagarria eskainiko zaie: “Goiztiarrak” zerbitzua. Egun guztietan egongo da martxan eta sartzeko ordutegi posible bi eskainiko dira, 8:00etan eta 9:00etan. Gutxienez 10 kideko taldea osatu beharko da ordu bakoitzeko. Halaber, Ludotekako lokalaren aparteko irekiera egingo da abenduaren 24an, 10:30-13:30 ordutegian.

Kolonietan parte hartzeko, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena, azaroaren 19 eta abenduaren 2a artean. Horretarako izena emateko fitxa bete beharko dute Jane Jauregian. Izena emateko fitxa udal Webgunetik jaitsi daiteke ere (www.ugaomiraballes.net) eta kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidali ahal izango da. Zerrenda bi antolatuko dira: bata erroldatutako pertsonekin (lehenetsiak) eta bestea erroldatu gabekoen itxaron-zerrenda. Izena emandakoen kopuruak eskainitako plaza kopurua gaindituz gero, zozketa bat egingo da abenduaren 3an Jane Jauregian, arratsaldeko 16:00etan. Abenduaren 4an emaitzak publikatuko dira Jane Jauregiko harreran.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak