→Ugao

Genero berdintasunari buruzko marrazki-lehiaketa martxan jarri du Ugaok

Ugaon bizi diren 6 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 18a izango da.

Ugaoko Udalak gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko VIII. Marrazki Lehiaketa martxan jarri du. Marrazkiaren gaia neska-mutilen arteko berdintasuna baloreetan hezitzea, elkarrenganako errespetuak eta generoen arteko botere harreman zuzenak ezartzeak duen garrantzia eta emakumeen aurkako bortizkeria gaitzestea izango da.

Lehiaketa 6 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta azaroaren 18ra arte mantenduko da zabalik lanak bidaltzeko epea.

Oinarriak eta sariak kontsultatzeko: http://goo.gl/VYGz79

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak