→Ugao

Gune arriskutsuenen mapa aztertu eta osatzeko asmoz, herri-ibilaldia antolatu dute Ugaon

Udalak herri-ibilbide bat antolatu du otsailaren 12an, udalerriko herritarrekin gune arriskutsuenen mapa aztertu eta osatzeko helburuarekin. Herriaren Plazan jarri dute hitzordua, 18:00etan. 

Genero ikuspegia udalerriko hirigintza-diseinuan barneratu nahi du Ugaoko Udalak / GEURIA

Inklusiboagoa eta “danontzako berdinagoa” izango den udalerria lortzeko helburuarekin, Ugaoko Udalak pertsona desgaituek, mendeko pertsonek, adin nagusikoek, emakumeek edota umeek dituzten beharrizanak eta somatzen dituzten gabeziak jaso nahi ditu, denak genero ikuspegitik. Galdetegien bitartez, Ugaoko bizilagunen ekarpenak jaso, herriaren diagnostikoa egin eta hobekuntzak Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean txertatzea da asmoa. Bada, azken asteetan jasotako herritarren ekarpenekin, Udalak herri-ibilbide bat antolatu du otsailaren 12an, udalerriko herritarrekin gune arriskutsuenen mapa aztertu eta osatzeko helburuarekin. Herriaren Plazan jarri dute hitzordua, 18:00etan.

Ugaoko kale ezberdinak zeharkatuko dira, ohiko ibilbideetan detektatu daitezkeen anomaliak aztertzeko eta horien inguruan eztabaidatzeko. Herriko edozein bizilagunek parte hartu dezake ibilbidean. Herritarrek beharrezkoak ikusten dituzten hobekuntzak helarazteko aukera izango dute eta Udalaren asmoa da horiek hobetzeko jarduerak planifikatzea, “oinezkoen joan-etorriak guztiontzako erosoagoak eta seguruagoak izan daitezen”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak