→Ugao

Ugaoko Haurreskolak ateak ireki ditu gauzatu dituzten berrikuntzen ondoren

ugao haurreskola 2016 obrak

Ugaoko Udalak uda garaian Haurreskola berritzeko lanak abiarazi zituzten eta aurreikusitako epeak betez, ateak ireki ditu iraileko lehenengo astean

Ugao-Miraballesko Udalak Haurreskola handitzeko eta eraberritzeko proiektua gauzatu berri du. Uda garaian Ugaoko Dorrea kalean dagoen lokala berritzeko lanak abiarazi zituzten eta aurreikusitako epeak betez, ateak ireki ditu iraileko lehenengo astean. “Hezkuntza zentro modernoagoa, funtzionalagoa eta urte bira arteko ume kopuru handiagoa hartuko du“, diote udal ordezkariek.

Barruko banaketan eta azpiegituretan hobekuntzak egin dituzte. Besteak beste, lokaleko sarrera aldatu eta irisgarritasuna hobetu, guneak banatzeko itxiturak eraberritu, altzariak gehitu, internet eta instalazio elektrikoak hobetu, iturgintza eta klimatizazio instalazioen egokitzapen-lanak eta aldagelen eta sukaldetxoen osaketa berria eta hauek berkokatu egin dituzte.

Proiektuak 46.900 euroko kostua izan du. Zenbateko horretatik Udalak 13.894 euroko diru-laguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Beraz, Udalak guztira 33.006 euroko inbertsioa egin du.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|