→Ugao

Jaietako herri indaba janerako txartelak salgai daude Ugaon

Irailaren 10ean egingo dute aurten, astelehenean, eta txartelak salgai daude dagoeneko Felipe, Dorretxea, Lainoa, Zelai eta Aker tabernetan (15 eta 10 euroan).

Frontoian egiten dute jaietako indaba jan herrikoia / Geuria

Jaietako egun bereziena izan ohi da indaba eguna Ugaon. Kofradietan eta elkarteetan egiten dituzten bazkariez aparte, ekitaldi jendetsua izaten da herriko frontoian egiten duten indaba-jan herrikoia. Irailaren 10ean egingo dute aurten, astelehenean, eta txartelak salgai daude dagoeneko Felipe, Dorretxea, Lainoa, Zelai eta Aker tabernetan. Helduentzako txartelak 15 euroan daude salgai, 10 euroan umeentzako.

Bazkaria egiteko erabiliko dituzten produktuak eskualdekoak izango dira ia beren osotasunean: entsaladak eta barazkiak, Zeberiokoak; sakramentuak, Ugaokoak; ogia, Arteakoa; ardoa, Errioxako kriantza; postrea eta likoreak, Ugaokoak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, kuadrillaka lekua gordetzeko beharrezkoa izango da taldekide guztiek erosi duten txartela erakustea.

Irailaren 7an hasiko dira Ugaoko jaiak. Egunez eguneko programa hemen irakurgai.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak