→Ugao

Herritarrek apainduko dute Ugaoko Gabonetako zuhaitza

Herritar guztien artean herriko plazan (Jane Jauregiaren aldamenean) dagoen pinua apaintzeko xedez, Ugaoko Udalak “Denok batera apain dezagun plazako Gabonetako arbola!” kanpaina jarri du martxan. Nahi duen orok etxean, familian, lokalean, lagunekin… egindako apaingarriak eraman ahal ditu. Kontuan hartu beharreko gauza bakarra, euriarekin eta haizearekin iraungo duen material batekin egindakoa izatea. Hain zuzen ere, ludotekan, Mirabatxo Klubean eta Gaztelekuan apaingarri hauek egiteko tailerrak antolatu ditu gazteria sailak.

Udalak, bere aldetik, led argiak, bola urdinak eta izarra jarriko ditu zuhaitzean. Apaingarriak Jane Jauregira edo Gazteinfora eraman behar dira, abenduaren 17ra arte. Epea amaitu ostean, udal zerbitzuak arduratuko dira jasotako apaingarri guztiak jartzeaz. Zuhaitz honentzako apaingarri gehiegi jasoz gero, beste leku batzuetan jarriko dira, esaterako, Jane Jauregian, Kultur Etxean edota herriko beste zuhaitz batzuetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak