→Ugao

Hileta zibilak egiteko eremu publikoak arautu ditu Ugaoko Udalak

ugao udaletxea

Herritarren ideologia, erlijio eta kultu askatasuna bermatze aldera, Ugaoko Udalak hileta edo omenaldi zibilak egiteko gune eta lokal publikoak arautu ditu.

Ugao // Geuria

Herritarren ideologia, erlijio eta kultu askatasuna bermatze aldera, Ugaoko Udalak hileta edo omenaldi zibilak egiteko gune eta lokal publikoak arautu ditu. Hain zuzen, Jane Jauregian edota udaletxean (osoko bilkurak ospatzen diren aretoa) eta Gernika enparantzako frontoian edota kiroldegiko kanpoko esparruan ospatu ahal izango dira horrelako ekitaldiak. Azken kasuetan -kanpoko espazio publikoetan, alegia-, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari jakinarazi beharko zaio.

Udal ordezkariek onartu dutenez, ez da baimenduko gorpua bertan dagoela hileta zibilak egiterik. Bai, ordea, hildako pertsonaren errautsak dituen ontzia. Eskabideak heriotza gertatu denetik 30 egun naturaleko epean izapidetu beharko dira.

Gora