→Ugao

Iritzia | Ugaoko indaba-jana

ugao indaba jana 2018 0

“Hau guztia, noski, ezinezkoa litzateke herriko berrogei norbanako-boluntarioren konpromisoa gabe”

Frontoian egiten dute indaba-jan herrikoia / Geuria

2005. urtea izango zen, herriko jaietan gizonek bakarrik parte hartzen zuten bazkariaren historia aldatzeko Ugaoko lagun batzuk batu eta lehenengo pausuak eman genituenean. Indaba jan herrikoia eta ez diskriminatzailea antolatzera animatu ginen eta lehenengo urte horretan ehun herritar inguru, gizon eta emakume, batu ginen indabak bazkaltzera.

2012tik aurrera, aurreko urteetan somatutako partehartze jaitsieragatik gogoeta batzuk egin ondoren, bazkaria ekartzen zigun catering enpresa utzi eta eskualdeko baserrietako produktuekin guk geuk sukaldatu eta zerbitzatzeko apustua egin genuen. Bertako ekoizleak laguntzeaz aparte, menuaren prezioa merketu genuen. Hau guztia, noski, ezinezkoa litzateke herriko berrogei norbanako-boluntarioren konpromisoa gabe.

Gaur egun 320 herritarrek bazkaltzen dugu frontoian egiten den jaietako indaba jan herrikoian. Aurten gainera, astebete lehenago txartel guztiak saldu direla ikusita, bizitza luzea aurreikusten diogu bazkari herrikoi honi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak