→Ugao

Itziar Yarritu, Espainiako Aquabike txapeldun berria

Ugaoko Itziar Yarrituk Espainiako Aquabike txapelketa irabazi du Salamankan.

Itziar Yarritu, Espainiako Aquabike txapeldun berria / Utzitakoa

Ugaoko Itziar Yarrituk Espainiako Aquabike txapelketa irabazi du Salamankan. 3 kilometro igerian eta 120 kilometro bizikletan egin behar izan ditu Yarrituk lehenengo postuan sailkatzeko, 4 ordu eta 54 minututan. 50 pertsonek hartu dute parte txapelketan, 38 gizon eta 11 emakume. Joan den maiatzean bosgarren sailkatu zen Yarritu Pontevedran ospatu zen Munduko Aquabike Txapelketan, Espainiako lehena.

Sestaokoa da Itziar Yarritu baina egun Ugaon bizi da eta GarriBikes bizikleta taldeko kidea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak