→Ugao

Itziarren Semeak eta Modus Operandi Ugaoko jaietan arituko dira

Baga Biga ekoiztetxeak jakinarazi du Itziarren Semeak eta Modus Operandi taldeak arituko direla irailaren 6an Ugaon.

Modus Operandi taldea / Baga Biga

Irailaren 6ik 9ra ospatuko dira aurten Ugaoko jaiak. Kartela eta egitaraua zehazteke dauden arren, Baga Biga ekoiztetxeak jakinarazi du Itziarren Semeak eta Modus Operandi taldeak arituko direla irailaren 6an Ugaon, jaietako lehen egunean. Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslari ohiaren proiektu berria da Modus Operandi, Vendetta, Lauroba eta Izaro taldeko zenbait musikariekin batera. Itziarren Semeak talde bizkaitarrak bere aldetik EH Republik diskoa aurkeztuko du Ugaon. Mungian sortutako ska taldeak Mirentxu Patxaran bezalako abesti ezagunak joko ditu zuzenean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak