→Ugao

Ugaoko Jardunaldi Mikologikoak ospatuko dira urriaren 27tik 30ra

Ugaok XII. Jardunaldi Mikologikoak hartuko ditu urriaren 27tik 30ra bitartean. Historia Ezagutzeko Zentroak antolatzen du udazkenero jarduera, Fungipediako mikologoen eta herritarren laguntzarekin. Nabarmenetzen diren ekintzen artean daude sukaldaritza tailerra, perretxiko-bilketa Sarria-Murgian eta perretxikoen erakusketa.

Ugaoko XII. Jardunaldi Mikologikoak – Egitaraua

Urriak 27, osteguna

18:00-21:00 Sukaldaritza mikologikoa: tailerra eta dastaketa (izena eman behar da. 5 euro)

Urriak 29, larunbata

08:00 Mendi irteera: Sarria-Murgia (izena eman behar da. Doan)

Arratsaldean: goizean jasotako perretxikoen sailkapena eta aukeraketa Jane Jauregian

Urriak 30, igandea

11:00-14:00 Perretxikoen erakusketa Herriaren enparantzan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak