→Ugao

Jolas parke berriak jarriko dituzte Ugaoko ermitako plazan, Usilan eta Arandian

56.085 euro bideratu ditu Udalak joko berriak eskuratzeko eta hiru guneetako gomazko zorua ordezkatzeko. Lanak azaroaren erdialdera arte luzatuko dira. 

Irailean ermitako jolas-parkeko estalkia jartzen bukatu zuten / Ugaoko Udala

56.085 euro bideratu ditu Udalak joko berriak eskuratzeko eta hiru guneetako gomazko zorua ordezkatzeko. Lanak azaroaren erdialdera arte luzatuko dira. 

Gaur hasi dira ermitako plazan, Usilan eta Arandian umeentzako jolas-parke berria jartzen. Ermitako plazan hodi handiko bi txirrista eta bi txabolaz osaturiko egitura bat jarriko dituzte. Halaber, herritarren eskariei erantzunez, “zibu inklusiboak” ere instalatuko dituzte. Bestetik, Arandiako gunean, bira handiko txirrista bat, beste txirrista bikoitz bat eta zubi-hodi eta eskaladako sarbideez osaturiko estruktura bat jarriko dute. Usilan, aldiz, bi jarlekuko metalezko zibu bat eta eskailera bidezko sarbidea izango duen txirrista-dorre bat jarriko dute.

Irailean ermitako plazako estaldura instalatzeko lanak bukatu zituzten eta aste honetan Arandia parkeko lurzoruaren berritze lanak ere bukatu dituzte. 9.000 euro bideratu ditu Udalak lan hauetarako.

Hona hemen jolas-parkeen irudien diseinua:

Arandian

Usilan:

Ermitan:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak