→Ugao

Urrutikoetxea atxilotu dute berriro, Parisko epaileak aske uztea erabaki eta gero

Espainiak agindutako euroaginduaren ondorioz atxilotu zuten atzo arratsaldean Josu Urrutikoetxea Frantziako Barne Segurtasunerako Agenteek. Goizean aske uztea erabaki zuen Parisko Dei Auzitegiko epaile batek, kontrol judizialpean. 

argazkia: EP

Espainiak agindutako euroaginduaren ondorioz atxilotu zuten atzo arratsaldean Josu Urrutikoetxea Frantziako Barne Segurtasunerako Agenteek. Goizean aske uztea erabaki zuen Parisko Dei Auzitegiko epaile batek, kontrol judizialpean. Efe berri agentziak jakinarazi duenez, “gehienez 48 orduren buruan” gauzatuko dute euroaginduaren jakinarazpena, eta gero Parisko Dei Auzitegitik pasatu beharko du berriz. Bitartean, “atxikita” izango dute segurtasunerako agenteek, agentzia horren arabera, DGSIren bulego zentraletan, Paris kanpoaldean.

DEI AUZITEGIAREN ERABAKIA

Defentsa abokatuaren eskaera onartu zuen atzo goizean Parisko Dei Auzitegiko epaileak eta aske utzi zuen Josu Urrutikoetxea ugaotarra, kontrol judizialpean. Bere kontrako lehen epaiketa hasi zuen atzo Parisen, ETAren zuzendaritzako kide izatea egotzita. 2010ean zazpi urteko kartzela ezarri zioten eta ordutik ihes eginda ibili da, joan den maiatzaren 17ra arte, Frantziako Alpeetan atxilotu baitzuten, ospitalera zihoala. Bere defentsa abokatuak adierazi du ospitale batean atxilotu zutela Urrutikoetxea, bezperan izandako hitzordu baten ondorioz ebakuntza larri bat egitera zihoala, baina ezin izan zioten ebakuntza egin. Urrutikoetxeak azkeneko 30 urteetan “bakearen alde” egindako lana nabarmendu zuen bere abokatuak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak