→Ugao

Ugaoko Kebasque taldea Merzougako jaialdian izango da, Marokon

ugao kebasque 2017 merzouga maroko

Apirilaren 13tik 17ra bitartean Merzougako jaialdi internazioanala ospatuko da Marokon. Bertan ariko da Ugaoko taldea eta Arrigorriagako dantzaria.

Apirilaren 13tik 17ra bitartean Merzougako jaialdi internazioanalaren 5. edizioa ospatuko da Marokon. Bertan ariko da Ugaoko talde bat: Kebasque, arabiar eta euskal musika tradizionala eta rapa uztartzen dituen taldea. Haji Ouali, Ainize Perez eta Gorka Chamorro herritarrek osatzen dute taldea eta apirilaren 16an, igandez, joko dute jaialdian 18:30ean. Eurekin batera Arrigorriagako dantzari batek hartuko du parte: Diana. Kebasque taldeak berriki Yan-Anga abestiaren bideoklipa argitaratu du Youtuben.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak