→Ugao

10etik 3 herritarrek Ugaon egiten ditu eguneroko erosketak

Herritarren erdiak, %56ak, “erosketa batzuk” udalerriko dendetan egiten ditu; %28k, aldiz, behar dituen erosketa guztiak egiten ditu Ugaon, hau da, 10etik 3k.

Torre de Ugao kalea, Ugaon // Maps

Udalak egindako ikerketaren arabera, herritarren erdiak, %56ak, “erosketa batzuk” udalerriko dendetan egiten ditu; %28k, aldiz, behar dituen erosketa guztiak egiten ditu Ugaon, hau da, 10etik 3k. 

Ugaoko dendarien ahuleziak eta indar-guneak detektatzeko helburuarekin, Ugaoko Udalak 50 inkesta egin ditu herritarren artean. Inkestetan bildutako datuen arabera, herritarren erdiak baino gehiagok (% 56,8)  egunero egiten ditu erosketak Ugaon edo beste udalerri batean eta gehien kontsumitzen dituzten produktuak janariak, edari ez alkoholikoak eta osasun zerbitzuak dira.

Halaber, Ugaoko kontsumitzaileen erdiak erosketak egiten ditu Internet bidez eta horietako gehienek, egunero. Kasu honetan, ehungintzako produktuak, oinetakoak eta gailu elektronikoak erosten dituzte gehien. Internet bidezko erosketak egiteko arrazoien artean erosotasuna eta prezioa nabarmendu dituzte Ugaoko kontsumitzaileek.

Ugaoko Ekintza Zentsuaren arabera eta ostalariak kontuan hartu gabe, herrian 77 saltoki daude egun. Horietako 26 elikadura sektorekoak dira eta gainontzekoek zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte.

Komertzio txikiak garai eta eskaera berrietara moldatzeko eta eskaera eta erronkei aurre egiteko ikerketa gauzatzen ari da Ugaoko Udala. Bere helburua herriko ostalari eta bizilagunekin batera, modu kolaboratiboan, sektorea modernizatu eta dinamizatuko duen proiketua aurrera ateratzea da.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|