→Ugao

Ludoteka, Mirabatxo Kluba eta Gaztelekua irailetik aurrera Ugaon

Ugaoko Kultur Etxeak urtero eskaintzen dituen zerbitzuek hasiera eman diote ikasturte berriari. Zerbitzu hauei esker udalerriak adin guztietako herritarrentzako aisialdi aukerak areagotzen ditu.

Irailean hasiko dira Gaztelekua eta Ludoteka zerbitzua. Hilaren 16tik aurrera, 12 eta 18 urte bitarteko gazte ugaotarrek futbolina, pin-pon mahaiak, diana, mahai jolasak eta bideojokoak erabiltzeko aukera izango dute, besteak beste. Jarduera horiek guztiak Gaztelekuan aurkituko dituzte ostiraletan 17:30etik 21:00etara eta larunbat eta igandetan 18:00etatik 20:00etara. Era berean, Ludoteka zerbitzua irailaren 20an hasiko da eta astearte, asteazken eta ostegunetan egongo da zabalik 17:00etatik 19:00etara. Beste alde batetik, aisialdi ikastaroak eta Mirabatxo Klubak urrian izango dute hasiera.

Zerbitzu hauetan izena emateko epea irailaren 13an irekiko da. Interesdunak Jane Jauregira gerturatu ahal izango dira edo bestela, 946 480 704 telefonora deitu edo kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora idatzi eta bertan adierazi zein zerbitzu interesatzen zaien.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|