→Ugao

Klase partikularretarako, aisialdiko begiraleentzako eta pertsonen zaintzarako lan poltsak zabaldu dituzte Ugaon

Ugaoko Udalak, Gaztinforen bitartez, hiru lan poltsa zabaldu ditu aisialdiko begiraleentzako, klase partikularrak emateko eta pertsonak zaintzeko.

UNPLASH: VAL ESA

Ugaoko Udalak, Gaztinforen bitartez, hiru lan poltsa zabaldu ditu aisialdiko begiraleentzako, klase partikularrak emateko eta pertsonak zaintzeko. Poltsa bakoitzak bi aukera izango ditu, besteak beste: lan poltsan izena eman nahi duten pertsonentzako eta enplegua eskaintzen duten pertsona eta erakundeentzako.

Batean zein bestean parte hartu nahi dutenek dagokion eskaera bete eta Gazteinfon entregatu beharko dute astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 10:30etik 13:30era. Halaber,  gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbidera ere bidali daiteke eskaera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak