→Ugao

Langabezian dauden bost bizilagun aldi baterako kontratatuko dituzte Ugaon

ugao udaletxea eliza

Kontratuak azaroaren amaieran hastea aurreikusten du Udalak eta gehienez ere bost hilabetez luzatuko dira. Hautagaiak  Ugaon erroldatuta egon beharko dira.

Ugaoko bost langabetu kontratatuko ditu Udalak / Ugaoko Udala

Kontratuak azaroaren amaieran hastea aurreikusten du Udalak eta gehienez ere bost hilabetez luzatuko dira. Hautagaiak  Ugaon erroldatuta egon beharko dira nahitaez eta beharrezkoa izango da Lanbiden eginda duten lan eskarian deialdi honetan eskainitako lanpostuak hautatuta izatea.

Kontratazioei dagokienez, 2 pertsona udal artxiboaren arrazionalizazio eta digitalizazio lanak egiteko eta ekonomia eta administrazio zerbitzuetan laguntzeko kontratatuko dira. Kontratuaren iraupena lau hilabete eta erdikoa izango da, %80ko lanaldian. Lanpostu hauetarako beharrezkoa den gutxieneko profila Administrazioan eta Kudeaketan erdi-mailako gradua edukitzea da. Halaber, informatikako erabiltzaile maila eta euskaraz irakurtzeko eta mintzatzeko gaitasuna izatea eskatzen da (HE2 edota baliokidea).

Beste bi pertsona espazio publikoko mantentze eta hobekuntza lanak egiteko kontratatuko dira. Iraupena lau hilabete eta erdikoa izango da eta %70eko lanaldia izango dute. Azkenik, komertzio teknikari bat kontratatuko dute merkataritza eta ostalaritza suspertzeko planak egiteko. Kontratuak bost hilabeteko iraupena izango du eta eta %80eko lanaldia izango du. Eskatzen den gutxieneko profila administrazio, marketin edo antzekoekin erlazionatutako goi mailako ikasketak izateada. Halaber, lanpostuarekin erlazionatutako esperientzia izatea ere ekatzen da, gutxienez 6 hilabetekoa.

Aukeraketa-prozesua
Aurrekoetan bezala, Lanbidek lan-merkatuan txertatzeko behar handienak dituztenen pertsonak aukeratuko ditu, gero enplegu sailak, proiektu bakoitzaren udaleko arduradun batekin, kandidatura horiek baloratu ditzaten. Besteak beste, pertsona bakoitzaren lan esperientzia, lanpostuarekin erlazionatutako formazio akademikoa eta egoera familiarra hartuko dira kontuan.

Informazio gehiago behar izanez gero, Ugaoko Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro kolaboratzailean lor dezakezue (Udiarraga kalea, 39. Ordutegia astelehen eta ostegunetan: 8:00-14:00 / 15:00-18:00. Ordutegia astearte eta asteazkenetan: 8:00-14:00. Aurretiazko hitzordua eskatu behar da).

Aldi batera kontratazio hauek Arrigorriagako Enplegu eta Ekonomia Sustapenerako Sailak koordinatzen dituen Arratia-Nerbioi 2018-19 Tokiko laguntzen Eskualdeko Enplegu planaren barruan daude.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak