→Ugao

Liburutegia kalera aterako dute Ugaon iraila bitarte

Udan kalera aterako dute Ugaoko udal liburutegi zerbitzua, “honen erabilera errazteko eta irakurketa eta kontsulta ohiturak sustatzeko asmoz”. Ekainaren 24tik irailaren 10era arte, astelehenetik ostiralera, 11:45etik 13:45era bitartean, liburuak eta egunkariak liburutegiaren aldamenean dagoen plazara aterako dituzte, Hiru Txorroko Iturriaren ondora, “oinezkoak bertara hurbildu eta liburuez gozatzeko aukera izan dezaten”.  Txikienei marrazkiak eta margoak ere emango dizkiete. Ohiko udal liburutegiaren ordutegia, bestalde, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara izango da, ekainaren 24tik irailaren 10era arte. Larunbatetan itxita egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak