→Ugao

Liburutegia kalera irtengo da Ugaon, ekainaren 25etik irailaren 11ra

Liburuak eta egunkariak liburutegiaren ondoan dagoen plazara aterako dtuzte, herritarrak bertara hurbildu eta liburuez gozatzeko aukera izan dezaten.

@kapfii

“Liburutegia Kalean” izeneko ekimenari esker,  Ugaoko Udal Liburutegia kalera irtengo da udan. Liburutegiko zerbitzua erraztu eta herritarren artean irakurketa eta kontsulta ohiturak sustatu nahi ditu Udalak ekimen honekin.

Ekainaren 25etik irailaren 11ra arte, astelehenetik ostiralera, 11:45etik 13:45era bitartean, liburuak eta egunkariak liburutegiaren ondoan dagoen plazara aterako dituzte, herritarrak bertara hurbildu eta liburuez gozatzeko aukera izan dezaten. Txikienei marrazkiak eta margoak ere emango zaizkie, margozteko aukera izan dezaten.

Udal liburutegia 9:00etatik 14:00etara egongo da irekita udan, astelehenetik ostiralera (ekainaren 25etik irailaren 11ra bitartean). Larunbatetan itxita egongo da.

 

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak