→Ugao

Lubakikoak taldeko Sergio Balchada Outeiral kidea, Ugaoko Historia Astean

Gerra Zibileko errekreazioa, Ugaon // Burdin Hesia Ugaon

Zazpigarren urtez antolatu du Burdin Hesia Ugaon elkarteak Historia Astea, Udalaren eta Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroaren babesarekin. Hain zuzen ere, 81 urte dira tropa faxistek Bizkaia bonbardatu zutela, tartean Ugao 1937ko ekainaren 14an.

Memoria historikoa berreskuratzeko lan horretan dihardu Burdin Hesia Ugaon elkarteak eta  aurten “egitarau xumea” egitea erabaki dutela dio Iñaki Garcia Uribe elkarteko kideak. Hitzaldi bat, Gerra Zibilean eta bonbardaketa hartan hil ziren ugaotarrei omenaldia eta Burdin Hesira bisita antolatu dituzte.

Ekainaren 12an, asteartez, Sergio Balchada Outeiral historialariak eta Lubakikoak taldeko kideak hitzaldia emango du Jane Jauregian 19:30etik aurrera. Galegos en el Ejército de Euzkadi. Una historia poco conocida izango da hitzaldiaren gaia. “Benetan oso interesgarria da gaia eta izenak dioen bezala, ez da oso istorio ezaguna. Beraz, aukera aparta hori ezagutzeko”, dio Garcia Uribek.

Ekainaren 14an, ostegunez, Felix Urrutikoetxea Intxaurraga, Simon Agirre Sierra eta Gerra Zibileko biktimak izan ziren ugaotarrei omenaldia egingo diete udaletxeko plazan 11:30ean.

Eta, aurtengo jardunaldiekin bukatzeko, ekainaren 17an, igandez, Burdin Hesira bisita antolatu dute 11:00etan Jane Jauregitik. “Ez da ohiko bisita izango, antzeztua izango baita”, dio Garcia Uribek. Lubaki Bizia taldearen eskutik izango da bisita gidatua. Antolatutako ekitaldi guztiak doakoak dira eta jende guztiarentzako zabalik daude (ez da izenik eman behar).

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|