→Ugao

Maider Gaztaka izango da Ugaoko EH Bilduren alkategaia

Maider Gaztaka Gandarias, 39 urtekoa, Arte Ederretan Lizentziatua da. MG Euskara Zerbitzua enpresa sortu eta bertan dabil Euskara Teknikari, Euskara Planak diseinatu eta kudeatzen. 

Maider Gaztaka / EH Bildu

Alkategaia aukeratzeko EH Bilduk azken hilabeteetan burututako barne prozesu parte-hartzailean Maiderrek jaso du herri asanbladaren babesa eta bera izango da Ugaoko udal-hauteskundeetako zerrendaburua.

Maider Gaztaka Gandarias, 39 urtekoa, Arte Ederretan Lizentziatua da. MG Euskara Zerbitzua enpresa sortu eta bertan dabil Euskara Teknikari, Euskara Planak diseinatu eta kudeatzen. “Ugaotarrek nahi baldin badute behintzat, erantzukizun handiko kargua hartuko dut. Horrek bertigo handia sorrarazten didan arren, gogotsu egingo dut lan, herri honetan gauzak beste modu baten egin daitezela nahi duten herritarrengan pentsatuz eta beti herritar guztiontzat onena den horretan pentsatuz”, adierazi du Maider Gaztakak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak