→Ugao

Markioko erromeriarekin eta San Juan suarekin ospatuko dute Ugaon udako solstizioa

San Juan jaiak ospatuko dituzte Ugaon ekainaren 22an eta 23an.

Iazko San Juan sua / Geuria

San Juan jaiak ospatuko dituzte Ugaon ekainaren 22an eta 23an. Larunbatean egun osoko egitaraua prestatu dute Markio auzoan. Goizean erromeria egingo dute herrigunetik Markiora arte. Ohiko meza ospatu eta eta umeentzako jolasak egingo dituzte, hamaiketakoa eta guzti. Paella lehiketa antolatu dute bazkalordurako eta ondoren Etorki Dantza Taldearen ikuskizuna eta Bidebieta trikitilarien musika emanaldia izango dira. Igandean, berriz, herrigunera eramango dituzte ekintzak. 18:30etatik aurrera buruhandien kalejira, Arizgoiti erromeria taldearen kontzertua, San Juan sua eta txokolatada antolatu dituzte herriko enparantzan.

SAN JUAN JAIAK 2019 – UGAO
Ekainak 22, larunbata
11:00 Erromeria Markiora arte (Autobusa egongo da. Irteerak: 11:30 eta 17:00 / Itzulerak: 14:00, 19:00 eta 20:00etan)
12:00 Meza Markion
12:00 Umeentzako puzgarriak
12:30 Luntxa
14:00 Paellen aurkezpena + sari banaketa
17:30 Bidebieta trikitalariak
18:30 Etorki Dantza Taldea

Ekainak 23, igandea
18:30 Buruhandien kalejira
20:30 Arizgoiti Erromeria Taldea
22:30 San Juan sua + txokolatada
23:00 Arizgoiti Erromeria Taldea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak