→Ugao

Memoria hobetzeko doako tailerra Ugaon maiatzean

Memoria informazioa erregistratzeko, buruan gorde­tzeko eta gogoratzeko gaitasu­na da, trebatuz eta praktikaren bidez hobetu daitekeena. Hala, Ugaoko Udaleko Gizarte Ekin­tza sailak, Zainduz Programare­kin batera, honako ikastaro hau antolatu du: ‘Zelan hobetu gure memoria. Egunez eguneko bizi­modua zailtzen duten memoria hutsune txikiak konpontzen ika­siz’. Horretan 60 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izan­go dute.

Tailerra ‘Gure Etxea’ Jubila­tuen eta Pentsiodunen Elkar­tean burutuko da. Maiatzean hasi eta ekainean bukatuko da. Zehazki, maiatzaren 6an, 13an, 20an, 27an eta ekainaren 3an, 11:30etik 13:00etara. Parte har­tzeko interesa dutenek udale­txean eman dezakete izena edo 688 679 667 telefonora deitu eta Ana Vega antolatzailearekin inskripzioa lotu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak