→Ugao

Monitoretza ikastaroa egiteko matrikula epea ireki dute Ugaon

Uztailaren 27ra arte eman daiteke izena. Ikastaroa asteburuetan egingo da, urrian hasi eta apirilera arte.

UNPLASH: VALESA

Aisialdiko begiralea izateko ikastaroan matrikulatzeko epea zabaldu du Ugaoko Gazteinfok, uztailaren 27ra arte. Ikastaroan parte hartzeko nahitaezkoa izango da praktikak egiteko garaian 18 urte izatea (atal teorikoa amaitzen denerako, 2019ko ekainerako) eta eskola graduatuaren jabe izatea.

Ikastaroak 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izango ditu, euskaraz egingo da eta 2018ko urritik 2019ko apirilera arte egingo da,12 asteburuetan. Horietako 9 Ugaon izango dira, , Jane Jauregian, eta 3 La Arboledako aterpetxean. Derrigorrezkoa izango da 12 saioetara joatea. Ikastaroaren ordutegia ostiralak (18:30-21:00) eta larunbatak (10:00-18:30) izango da.

Matrikulazioari dagokionez, Ugaon erroldatutako 35 urte bitarteko gazteek 280 euro ordaindu behar ditzute eta 35 urtetik gorakoek eta herritik kanpo erroldatutakoek 410 euro. Lehentasuna izango dute 35 urtetik beherako Ugaoko gazteek. Izena emateko 94 632 20 14 telefonora deitu, gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbidera idatzi edota Gazteinfo bulegora hurbildu, uztailaren 27a baino lehen.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|