→Ugao

Paella lehiaketa egingo dute Ugaon ekainaren 23an, San Juaneko jaietan

Markio auzoko Jai Batzordeak antolatuta, ekainaren 23an, larunbatean, egingo dute aurten paella lehiaketa, Markio auzoan.

Paella lehiaketa // Markioko Jai Batzordea

San Juan jaiak ospatuko ditu aurki Ugaok, eta aurten ere ez da faltako paella lehiaketa, Markio auzoko Jai Batzordeak antolatuta.  Ekainaren 23an, larunbatean, egingo dute aurten, Markio auzoan.

Jai batzordeak gogoratu du haragiz egindako paellak bakarrik onartuko direla. Parte-hartzaileek eraman beharko dituzte sukaldatzeko tresna eta osagai guztiak. 2 paella aurkeztu ahal izango dira parte hartzaile bakoitzeko.

Paellak 14:00etan aurkeztuko dira eta jarraian sariak banatuko dituzte. Guztira hiru sari emango dira: 100 euro, 70 euro eta 50 euroan baloratutako produktu sortak, hain zuzen ere.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, Jane Jauregian eman beharko dute izena, ekainaren 22a baino lehen.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|