Orga jasotzaileak erabiltzeari buruzko ikastaroa eta zubi-garabi ikastaroa antolatu ditu Ugao-Miraballesko Udaleko Gazteria eta Enplegu sailak abenduan.
Urriaren 21ean, larunbatez, Dantza Taldeen Topaketa izan da Ugaon. Bertan aritu dira Ugaoko Etorki Dantza Taldea eta San Asensioko Dantza Eskola (Errioxa).
Emakumeei zuzendutako zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu dute Ugaon, urriaren 31tik abenduaren 19an. Izena emateko epea zabalik urriaren 27ra arte.
Gaur, 20:00etan, Herriko Enparantzan Kallera asamblada feministak eta jai batzordeak elkarretaratzea deitu dute eraso salatzeko.
Koadrilen kalejira ondoren, udaletxeko plazan pregoia irakurri dute Ugaoko Izarra elkarteko kideek eta amaieran txupina bota dute.
Ugaoko Txosna Batzordearen proposamena Parke Berdean txosnagunea ezartzea izan da, baina ez dira Udalarekin adostasun batera heldu.
Jai Batzordeak 50 jarduera baino gehiago antolatu ditu: kale animazioa, kontzertuak, antzerki musikalak, kalejirak, kirola, hitzaldiak eta txapelketak, besteak beste.
Herritarren ideologia, erlijio eta kultu askatasuna bermatze aldera, Ugaoko Udalak hileta edo omenaldi zibilak egiteko gune eta lokal publikoak arautu ditu.
Irailaren 7tik 11ra bitartean ospatuko dira Ugaoko jaiak. Oraindik ez dute egitaraua publiko egin, baina dagoeneko zenbait jardueren berri izan du Geuriak.
Jolgorio izena duen kartela suertatu da garaile lehiaketan. 15 urtetik beherako kategorian Aitana Gonzalez Lopez ugaotarraren kartela izan da irabazlea.