→Ugao

Inauteriak 2019 | Kiskailu, diskofesta, dantza eta txokolatea, Ugaoko inauterietan

Martxoaren 1etik 5era ospatuko dituzte inauteriak Ugaon. Ugaoko Udalak, eskolako guraso elkarterarekin, kiroldegiarekin eta Etorki dantza taldearekin batera, egitarau zabala antolatu du egun horietarako.

Kiskailuren hiletarekin agurtuko dituzte aurtengo inauteriak / Geuria

Martxoaren 1etik 5era ospatuko dituzte inauteriak Ugaon. Ugaoko Udalak, eskolako guraso elkarterarekin, kiroldegiarekin eta Etorki dantza taldearekin batera, egitarau zabala antolatu du egun horietarako. Besteak beste, nabarmentzekoak dira mozorro desfilea, Xaiborren diskofesta, Etorkiren dantza ikuskizuna, txokolatada eta Kiskailuren hileta.

INAUTERIAK 2019 – EGITARAUA
Martxoak 1, ostirala
15:00 Eskolako umeen inauterietako kalejira, herrian zehar
15:30 Ikasleek prestatutako ikuskizunak, El Jaroko kiroldegian
16:15 Eskolako umeentzako txokolatada
17:00-20:00 Diskofesta, Xaiborren eskutik, herriko plazan
20:00 Lantzeko inauteriak, Etorki dantza taldearen eskutik. Ostean, Miel Otxinen erretea

Martxoak 4, astelehena
17:30 Zumba eta zumbakids, kiroldegiko zumba tailerrak antolatuta, jende guztiarentzako. Herriko plazan
18:30 Mozorro lehiaketa

Martxoak 4, asteartea
17:30 Umeentzako tailerrak Aitama guraso-elkartearen eskutik, herriko plazan
19:00 Kiskailuren hileta, herriko plazan
19:30 Txokolatada, herriko plazan

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak