→Ugao

Programa | Aspertzeko aitzakiarik ez Ugaoko Udiarragako Ama Birjinaren jaietan

ugao indaba jana 2018 0

Irailaren 6tik 9ra ospatuko dira aurten Ugaoko jaiak. Sarea Txiki Abesbatza arduratuko da festen lehen egunean pregoia irakurtzeaz eta Etorki Dantza Taldea izango da jaiei amaiera emango diena, ohiko bola biratzearekin.

2018ko Indaba Eguna, Gernika plazako frontoian / Geuria

Irailaren 6tik 9ra ospatuko dira aurten Ugaoko jaiak. Sarea Txiki Abesbatza arduratuko da festen lehen egunean pregoia irakurtzeaz eta Etorki Dantza Taldea izango da jaiei amaiera emango diena, ohiko bola biratzearekin. Dantza taldearen 55. urteurrenean hartu du Etorkik bola biralariaren ardura. Bestelakoan, zuzeneko musikak presentzia handia izango du jaiek irauten duten lau egunetan: 15 zuzenekotik gora antolatu dituzte ostiraletik astelehenera, mota guztietako musika estiloekin. Aurtengo jaietako kartela Arkaitz Aranguren komikilariarena da, “Abarkak kabletik eskegita” izeneko lanarekin.  GEURIAko kolaboratzailea da Arkaito 2014tik. Txosnagunea AXAko parkingean izango da aurten ere.

UGAOKO JAIAK 2019 – EGITARAUA
Irailak 6, ostirala
13:00 Adineko pertsonei omenaldia, jubilatuen egoitzan
14:30 Senidetze bazkaria, institutuko pistan
18:30 Kuadrillen jaitsiera, San Bartolome kaletik
19:00 Pregoia eta txupinazoa plazan, Sarea Txikiren eskutik
19:00 Ugaoko futbol taldearen aurkezpena (gizonak), Arandian
19:15 Kale animazioa buruhandi eta erraldoiekin, herriko plazatik
19:15 Puntu morea + Sexubizi gunea, eraso sexistarik gabeko jaien alde. Herriko plazan
20:00 Kick boxing, ermitaren ondoan
20:30 Kuklux fanfarrea, herrian zehar
21:15 Kuadrillen jaitsieraren sari banaketa, herriko plazan
21:30 Bocabeats komedia, herriko plazan
23:00 Kontzertuak: MODUS OPERANDI + ITZIARREN SEMEAK, Gernika plazan

Irailak 7, larunbata
09:00 Gastronomia txapelketa (marmitako + tortilla) Leitokin
11:00 Diana, herrian zehar
11:00 Skate ikastaroa, Institutuko pistan
12:30 Florentxu eta bere lagunak taldea, herrian zehar
14:30 Gastronomia txapelketa: sari banaketa, Leitokin
16:30 Skate txapelketa, institutuko pistan
17:00 Ugaoko futbol taldearen aurkezpena (emakumeak), Arandian
17:30 Buruhandiak, herriko plazan
18:00 Mus txapelketa, jubilatuen egoitzan
18:30 Dantza jaialdia: Fuensalidako (Toledo) Sherezade abesbatza eta dantza taldea + Etorki Dantza Taldea
19:00 Salbea Ama Birjinari, Udiarragako baselizan
20:00 Kontzertu korala: Talavera de la Reinako abesbatza +Sarea Abesbatza
24:00 Kontzertua: ABBA tributo taldea, Gernika plazan
01:30 DJ gaua: Aiaraldeko Soinu Sistema

Irailak 8, igandea
11:00 Diana, herrian zehar
11:00 Umeentzako parkea (3-10 urte), ermitako plazan
11:00 Gazteentzako parkea (10-16 urte), Arandia gunea
11:00 Ur txirrista, Larretamendi kalean
12:00 Irristaketa artistikoa, El Jaron
12:00 Meza nagusia + Sarea Abesbatza, Udiarra baselizan
13:00 Herri kirolak, herriko plazan
13:30 Bidebieta triki + Sarea Abesbatza, herrian zehar
17:00 Buruhandien kalejira, herriko plazan
18:00 Esku pilota, Gernika plazako frontoian
19:00 Kontzertua: Gorka Knorr, herriko plazan
19:30 Kontzertua: 3zpalau, Gernika plazan
21:30 Antzerkia: TOK, Gernika plazan

Irailak 9, astelehena
11:00 Diana
12:00 Herriko hildakoen aldeko meza, Udiarraga baselizan
12:30 Umeentzako entzierroa zezen puzgarriekin, herriko plazan
12:30 Ku-klux fanfarrea, herrian zehar
14:30 Indaba jana, Gernika plazan eta kofradietan
18:00 Puntu morea, Hirutxorroko iturriko plazan
18:30 Zo zongo taldea (rock), herrian zehar
19:30 Kontzertua: Puro Relajo mariatxiak, herriko plazan
21:00 DJ Pako, herriko plaza
22:00 Zo zongo taldea (rock), herrian zehar
23:15 Bola biratzea, Etorki Dantza Taldearen eskutik, Hirutxorroko iturrian
24:00 Traka Astondoa pirotekniaren eskutik

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak