→Ugao

Ugaoko tren geltokiko irisgarritasun obrak uda amaieran hasiko dituzte

ugao renfe 2016 geltokia

Obra hauek 11 hilabetez luzatuko dira, beraz, 2017. urtean, bukaeran, tren geltoki berritua izango du Ugaok. Guztira Renfek 1.033.000 euro inbertituko ditu

Arrankudiagako eta Arrigorriagako tren geltokiak hobetzeko proiektuak behin onartuta, Renfek jakinarazi du Ugao-Miraballesko geltokian ere obrak abiaraziko dituela uda bukatu eta gero. Obra hauek 11 hilabetez luzatuko dira, beraz, 2017. urtean, bukaeran, tren geltoki berritua izango du Ugaok.

Guztira Renfek 1.033.000 euro inbertituko ditu obra hauetan eta besteak beste irisgarritasuna hobetuko dute: Udiarraga kaletik geltokiko sarreraraino igogailu bat eta beste bi geltokiaren barrualdean, nasa batetik bestera bidea errazteko. Era berean, bestelako hobekuntzak egingo dituzte, hala nola, argiztapena, zorua, eskudelak eta bi markesina.

Gora