→Ugao

Riot Propagandak joko du Ugaoko jaietan

Los Chicos del Maiz eta Habeas Corpus taldeak batzen ditu Riot Propagandak. Irailaren 7an joko du Ugaon.

Facebook: Riot Propaganda, Adolfo Boluda

Riot Propaganda taldeak joko du Ugaoko jaietan , irailaren 7an. Los Chicos del Maiz eta Habeas Corpus batzen dituen taldea “Termina y no tiene relevo” kontzertu biran murgilduta dago.

Jaietako egitaraua zehazteke dago oraindik. Irailaren 7tik 10era bitartean ospatuko dira aurten jaiak eta Pruden Peña izango da pregoilaria. Javi Landetak emango die amaiera jaiei, bolari bira emanez. Aipatzekoa da aurten txosnak izango direla berriz Ugaon, AXAko parkingean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak