→Ugao

Albert Riverak ekitaldia egingo du Ugaon, “Josu Urrutikoetxea presoaren aldeko manifestazioari erantzunez”

Alber Rivera Ciudadanoseko presidenteak ekitaldia egingo du Ugaon datorren ostegunean, maiatzak 23, joan den maiatzaren 18an Josu Urrutikoetxea presoaren alde egindako manifestazioaren erantzun gisa. 

Albert Rivera, biktimen aldeko ekitaldi batean / Fabian Simon - Europa Press

Ciudadanosek Ugaon antolatutako ekitaldian parte hartuko du Albert Riverak datorren ostegunean, maiatzak 23, “joan den maiatzaren 18an Josu Urrutikoetxea presoaren alde egindako manifestazioaren erantzun gisa”. Riverarekin batera Maite Pagazaurtundua Europar Batasuneko hateskundeetarako Ciudadanosen zerrendaburua eta Edmundo Bal izango dira Ugaon.

Ciudadanosek “biktimen aldeko kalte-ordain” gisa definitu du osteguneko ekitaldia, eta lotsagarritzat jo du pasa den larunbatean Urrutikoetxearen alde Ugaon egindako manfiestazioa. Sortuk deituta, “Bakea eta askatasuna irabaztera! Josu eta besteak askatu!” lemapean egin zuten manifestazioa ehunka lagunek.

URRUTIKOETXEAREN ATXILOKETA

Josu Urrutikoetxea ETAko buru izandakoa ostegunean atxilotu zuten Frantziako Alpeetako Sallanches herrian, eta Parisko fiskalaren aurretik pasa ondoren 2017an ezarritako zigor bat betetzeko atzeman dutela jakinarazi zion hark. Urte horretan, Parisko Auzitegiak Urrutikoetxea zortzi urtera zigortu zuen Urrutikoetxea, ETAren egitura politikoan aritzea egotzita. Egun, Parisko Hotel Dieu ospitalean dago Urrutikoetxea

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak