→Ugao

Sarea Txiki Abesbatza pregoilari eta Etorki Dantza Taldea bola biralari, Ugaon

Irailaren 6ko pregoia Sarea Txiki Abesbatzak irakurriko du eta irailaren 9an Etorki Dantza Taldea arduratuko da bolari bira emateaz.

Iazko jaiak / Geuria

Sarea Txiki Abesbatza eta Etorki Dantza Taldea izango dira aurtengo Ugaoko jaietako protagonistak: pregoilariak lehenak eta bola biralariak besteak. Jai batzordeak aukeratu ditu biak. Irailaren 6ko pregoia Sarea Txiki Abesbatzak irakurriko du eta irailaren 9an Etorki Dantza Taldea arduratuko da bolari bira emateaz, jaiei amaiera emanez. 55 urte bete ditu aurten Etorki Dantza Taldeak.

MODUS OPERANDI ETA ITZIARREN SEMEAK

Irailaren 6tik 9ra ospatuko dira aurten Ugaoko jaiak. Egitaraua zehazteke dagoen arren, Baga Biga ekoiztetxeak jakinarazi du Itziarren Semeak eta Modus Operandi taldeak arituko direla irailaren 6an Ugaon, jaietako lehen egunean. Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslari ohiaren proiektu berria da Modus Operandi, Vendetta, Lauroba eta Izaro taldeko zenbait musikariekin batera. Itziarren Semeak talde bizkaitarrak bere aldetik EH Republik diskoa aurkeztuko du Ugaon. Mungian sortutako ska taldeak Mirentxu Patxaran bezalako abesti ezagunak joko ditu zuzenean.

Aurtengo jaietako kartela, bestalde, Arkaitz Aranguren ‘Arkaito’-k egin du, “Abarkak kabletik eskegita”. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak