→Ugao

Titanic ontziaren ezbeharraren inguruko hitzaldia antolatu dute Ugaon

Jose Antonio Reyero metalurgiako aditu eta ikertzaile bilbotarrak eskainiko du hitzaldia. Urriaren 9an izango da, arratsaldeko zazpi t’erdietan, Jane jauregian. 

1912ko apirilaren 15ean hondoratu zen Titanic, Iceberg baten aurka talka egin eta gero. 1514 pertsona hil ziren istripuan / Wikipedia

“Mende baten ondoren…Titanic ontziaren itzalak New Yorketik nabigatzen jarraitzen du” izena du hitzaldiak eta Jose Antonio Reyero metalurgiako aditu eta ikertzaile bilbotarrak eskainiko du. Urriaren 9an izango da, arratsaldeko zazpi t’erdietan, Jane jauregian. 

Udarriagako Ama Birjinaren kofradiak antolatu du hitzaldia eta sarrera doakoa da. Hemen antolatzaileek luzatutako laburpena:

Titanic ontzia ez zen inoiz iritsi bere lehenengo bidaiaren helmuga izango zen New Yorkera. Dena den, New York Titanicaren eta honen ezbeharraren arrastoz eta itzalez josita dago, istripua izan eta mende batera honen mamua hiriko eraikin, kale, etorbide zein plazetatik noraezean ibiliko balitz bezala. Hiri handian ugariak dira honekin lotuta aurki eta uki ditzakegun aztarnak zein tokiak, bere itzalak eta mamuak ahanzturan geratu nahi ez balu bezala… Hitzaldia toki horien eta berau gogorarazten diguten New Yorkeko bidaiari ospetsuen historia da, Jose Antonio Reyerok Ugaon zehaztasunez azalduko diguna.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak