→Ugao

Zabor eta ibilgailuen zergak %1,8 igo eta beste batzuk izoztuko ditu Udalak

ugao 2017 edukiontziak

Besteak beste, ondasun higiezinen eta Jarduera ekonomikoen gainekoak, gainbalioa, ur-hornidura edota kiroldegiko tasak eta zergak izoztuko dituzte 2018an.

Besteak beste, zaborrari eta ibilgailuei dagozkien zergak igoko ditu Udalak // Geuria

Besteak beste, ondasun higiezinen gainekoa, Jarduera ekonomikoen gainekoa, gainbalioa, ur-hornidura edota kiroldegiko tasak eta zergak izoztuko dituzte 2018an

2014tik bere horretan mantendu dira Ugaon tasak eta zergak (iaz kiroldegiari dagokionaren igoera txikia salbu), baina datorren urteari begira aldaketa bat aurreikusi dute udal ordezkariek. Hain zuzen, 2018rako %1,8 handituko ditu zenbait prezio publiko eta zergak, Kontsumorako Prezioen Indizearekin baliokideak direnak. Besteak beste, zaborra eta ibilgailuei dagozkien zergak igoko ditu Udalak.

Hala ere, tasa eta zerga gehienak izoztu egingo ditu. Horiek dira: Ondasun higiezinen gaineko zerga; Jarduera ekonomikoen gaineko zerga; Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko zerga; gainbalioa; ur-hornidura; etxez etxeko laguntza zerbitzukoak; edota kiroldegiko tasak. Beste alde batetik, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan %50eko hobaria ezarriko du Udalak ibilgailu hibrido eta elektrikoentzako.

Hobari berak 2018an

Aurten eta aurreko urteetan aplikatu dituen hobariak mantenduko ditu datorren urtean Ugaoko Udalak. Hala nola, Ondasun higiezinen gaineko zergan, Babes Ofizialeko Etxebizitzentzako edo antzekoentzako %50eko hobaria mantenduko dute, baita eguzki-energia ustiatzeagatik beste horrenbeste ere; etxebizitzen fatxada zaharberritzeagatik eta oztopo arkitektonikoak ezabatzeagatik, bakoitzean %80ko hobaria ezarriko dute; komertzioak eta ostalaritza establezimenduak berritzeari dagokionez ere %80; %95era arteko hobariak Eusko Jaurlaritzaren alokairuko programa publikoetara bideratzen dituzten etxebizitzen zaharberritzean obrak egiteagatik; edota publikoarengana irekitako establezimenduetan pertsiana itsuen ordez, sareta kalatuak jartzeagatik %80ko hobaria.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|