→Ugao

Ugaoko Herri Krosa maiatzaren 6an izango da, Caritasen alde

ugao herri krosa 2017 9

Hamaikagarren edizioa beteko du aurten Ugaoko Herri Krosak. Maiatzaren 6an izango da lasterketa herrikoia eta hainbat proba izango ditu, adinararen araberakoak.

Hamaikagarren edizioa beteko du aurten Ugaoko Herri Krosak. Maiatzaren 6an izango da lasterketa herrikoia eta hainbat proba izango ditu, adinararen araberakoak: aurre-benjaminak eta benjaminak; kimuak eta lehen urteko haurrak; bigarren urteko haurrak eta kadeteak; eta gazteak, seniorrak eta beteranoak. Kategoria bakoitzak distantzia ezberdinak izango ditu: 400 metro, 1.100 metro, 1.700 metro eta 5.100 metro, hurrenez hurren. Ugaoko Herri Krosa herri barruan zehar ibiliko da eta irteera zein helmuga Herriaren Enparantzan izango ditu. Proba amaitzean, partaide bakoitzarentzat janariz eta freskagarriz betetako poltsa banatuko dute.

Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere kutsu solidarioa izango du lasterketak eta Caritas erakundea laguntzeko balioko du. Izen-ematea doakoa izango da eta parte-hartzaileek esne litro bat dohaintzan eman beharko dute. “Kutsu herrikoia eta solidarioa duen ekimena da. Famili eta jai giroa sortzeaz gain, behar gehien dituzten pertsonekin kolaboratu nahi dugu”, dio Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak. Maiatzaren 5era arte (19:00ak arte) izena eman daiteke www.herrikrosaugao.eus webgunean edo El Jaro kiroldegian maiatzaren 4ra arte.

Ugaoko Herri Krosa 2018 – Ordutegia eta sariak

Maiatzak 6, igandea
10:50 Lehiaketaz kanpokoa (8 urtetik beherakoak). 400 metro
11:00 Aurre-benjaminak eta benjaminak (8-10 urte). 400 metro
11:15 Kimuak eta lehen urteko haurrak (11-13 urte). 1.100 metro
11:30 Bigarren urteko haurrak eta kadeteak (14-16 urte). 1.700 metro
11:30 Gazteak, seniorrak eta beteranoan (17 urtetik gorakoak). 5.100 metro

Senior mailako lehen gizonezkoak eta lehen emakumezkoak garaikurra, txapela eta 100 euroko opari txartela jasoko dute Ugaoko saltokietan erabiltzeko. Era berean, kategoria nagusian Ugaoko lehenengo gizonezkoak eta emakumezkoak, eta kategoria eta sexu bakoitzeko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Gainera, proba amaitzerakoan parte-hartzaile guztien artean zozketa egingo dute.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|