→Ugao

Ingurumen jasangarriaren alde, ekintzez beteriko astea antolatu dute Ugaon

Aste Berdea izango da maiatzaren 7tik 12ra. Zuhaitz landaketa, merendola ekologikoa eta Azpeitira irteera antolatu ditu Udalak, Ingurumen Saila eta Historia Ezagutzeko Zentroarekin.

Jaro parkean egingo dute zuhaitz landaketa, maiatzaren 10ean, ostirala, 17:30ean / Geuria

Aste Berdea izango da maiatzaren 7tik 12ra. Zuhaitz landaketa, merendola ekologikoa eta Azpeitira irteera antolatu ditu Udalak, Ingurumen Saila eta Historia Ezagutzeko Zentroarekin.

Ingurumenaren alorreko esperientziak, iritziak eta ezagutzak ugaotarren artean elkarbanatzeko asmoz, ekintzaz beteriko Aste Berdea antolatu dute maiatzaren 7tik 12ra. “Proposatutako ekintzekin, adin tarte guztietako herritarrek ingurumenaren zaintzan duten arduraz kontzientziatzea hartzea bilatzen dugu”, diote antolatzaileek. Udalak, Ingurumen Saila eta Historia Ezagutzeko Zentroarekin elkarlanean, hartu du Aste Berdearen egitaraua prestatzeko ardura. Maiatzaren 7an txikienen txanda izango da. 17:30etatik aurrera ipuin-kontalari musikatuaz gozatu ahal izango dute Janen, Amalurra eta natura bidaide dituzten munduko kondaira ospetsuen bidez. Hura bukatu ondoren, eta txikienek kondairen bidez ikasitakoa praktikan jar dezaten, birziklapen tailerra antolatu dute, Janen bertan.

Maiatzaren 10eko hitzordu nagusia Jaro parkean jarri dute. Zuhaitz landaketa egingo dute bertan, 17:30etik aurrera. Gazteei zuzendutako ekintza den arren, nahi duen orok lagundu dezake zuhaitz berrien landaketan. Egin beharrekoak bukatuta, merienda %100 ekologikoa prestatu dute Gaztelekuan. Bukatzeko, maiatzaren 12an, igandez, Azpeitira (Gipuzkoa) irteera dago antolatuta. Udalak autobusa alokatuko du nahi duen herritar oro irteerara apuntatu dadin. Toki kopurua zehaztea beharrezkoa denez, ezinbestekoa da maiatzaren 6a baino lehen Gazteinfon izena ematea. Egun osoko irteera izango da, 09:00etan irten eta 18:30 bueltan izateko. Azpeitian Ekoetxea, Xagutaxar parke naturala eta Burdinbidearen Museoa bisitatuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak