→Ugao

Programa | Ugao-Miraballes hiribilduak 643 urte beteko ditu martxoan

ugao 642 urteurrena 2017 0

Marrazki Lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa, indaba lehiaketa, herri bazkaria, kale-ikuskizunak eta Emakume ekoizleen nekazal azoka izango dira.

Iaz, 642. urteurreneko ospakizuna // Geuria

Ugao-Miraballes hiribildua sortu zeneko 643. urteurrena ospatuko dute martxoaren 1etik 3ra bitartean. Ekitaldiak hilaren 1ean, ostegunez, hasiko dira Umeentzako Marrazki Lehiaketaren XV. ediziora aurkeztu diren lanen erakusketarekin, Jane Jauregian. Martxoaren 3an egun osoko egitaraua antolatu dute: indaba lehiaketa, marrazki lehiaketaren sari banaketa, herri bazkaria, kale antzerkia, Kings and Queens of Ugao jokoa eta kale-ikuskizunak. Era berean, Emakume ekoizleen XVIII. nekazal azoka izango da martxoaren 4an.

Ugaoko Udaleko Kultura Sailak eta Historia Ezagutzeko Zentroak elkarlanean antolatu dute egitaraua.

Ugaok 643 urte – Egitaraua

Martxoak 1, osteguna
16:30 XV. Marrazki lehiaketaren lanen erakusketa Jane Jauregiko sarreran

Martxoak 3, larunbata
09:00-10:30 VII. Indaba lehiaketan izena ematea, udaletxeko plazan
12:30 XV. Marrazki lehiaketaren sari banaketa + Kalejira Basauriko Haizedoinua gaiteroekin + Jokoak
14:00 Indaba marmiten aurkezpena eta herri bazkaria
17:00 Indaba lehiaketaren sari banaketa eta ‘Un paraje llamado Ugao’ anztezlana, Ugaoko Bidea antzerki taldearen eskutik
18:00 Kings and Queens os Ugao jokoa Gaztelekuan
19:30 ‘Lurrak’ kale-ikuskizuna Institutuko pistan

Martxoak 4, igandea
Emakume ekoizleen XVIII. nekazal azoka udaletxeko plazan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak