→Ugao

Larrialdi zerbitzuetako anbulantzia bat sabotatu dute Ugaon, lan baldintzak salatzeko

Larrialdi zerbitzuetako anbulantzia bat sabotatu zuten joan den asteazken gauean Ugaon. Laudion ere ekintza bera gauzatu zuten beste anbulantzia baten aurka. Ekintzaren arduradunek ohar batean adierazi dutenez, “anbulantzia hauek erabilerarik gabe egon dira ordu luzez, Ugao eta Laudioko milaka herritar zerbitzu gabe utziz”.

ELA sindikatuak ohar batean azaldu duenez, sabotajeak Larrialdiak enpresaren aparteko lan-saria ez ordaintzeagatik jazo dira, “S.S.G enpresa sevillarraren taldekoa da Osakidetzak azpikontratatutako zerbitzua”.  Sindikatuak ez du ekintza babestu, nahiz eta “langileen animo egoera, frustrazioa eta inpotentzia” ulertu. “Eusko Jaurlaritzak eskuak garbitu ditu jendarteari eskaini behar dizkion zerbitzu hauen aurrean”, salatu dute, “Larrialdi Zerbitzua ezinbestekoa den eta lehentasuna duen zerbitzua da”.

Argazkia: Halabedi.eus

Argazkia: Halabedi.eus

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak