→Ugao

Belar artifizial berria jarriko dute Arandiako futbol zelaian, Ugaon

Belar sintetiko berria jartzeaz gain, porteriak eta aulkiak ere aldatuko dituzte. 163.000 euroko inbertsioa egin du Udalak Arandiako futbol zelaia eraberritzeko.

Aste honetan hasi dira lanak Arandian / Udala

Belar sintetiko berria jartzeaz gain, porteriak eta aulkiak ere aldatuko dituzte. 163.000 euroko inbertsioa egin du Udalak Arandiako futbol zelaia eraberritzeko eta hiru asteren buruan aurreikusten du obrak bukatzea.

Aste honetan hasi dira Arandiako futbol zelaiko belar artifiziala ordezkatzeko lanak. Belar artifizalek 10-12 urteko biziraupena dute erabilpen handia duten futbol zelaietan, eta Arandiako belar artifizialak 15 urte bete ditu aurten. Herriko futbol zelai bakarra izanik eta urtean zehar duen erabilpen karga ikusita, eraberritze lanak “nahitaezkoak” direla ondorioztatu du Udalak. “Herritarren eskariei erantzuten dien obrak dira eta orain, lanak ondo eta ahalik eta lasterren bukatzea da garrantzitsuena, erabiltzaileek kalitatezko instalazioez goza dezaten”, dio Ekaitz Mentxaka alkateak. Udalaren aurreikuspenen arabera, obrak hiru astez luzatuko dira.

15 urte daramatza egungo belar sintetikoak. Berria jarriko dute haren ordez / Udala

Belar sintetiko berria jartzeaz aparte, futbol hamaikako ate eta aulki berriak ere jarriko ditu Udalak. Aulkiei dagokienez, handiagoak izango dira, 12 pertsonentzako. Futbol zazpiko 4 aulki mugikor jarri dituzte ere, 8 pertsonentzako bakoitza.

163.000 euro (BEZa barne) bideratu ditu Udalak Arandiako eraberritze lanak gauzatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak