→Ugao

Aste Santuko koloniak antolatu dituzte Ugaon 5 eta 11 urte bitartekoentzat

ugao leitoki eskola

2007 eta 2013 urteen artean, biak barne, jaiotakoek parte hartu ahal izango dute tailerrez eta jolasez osatutako programa honetan.

Ugaoko eskolako instalazioetan izango dira hiri-koloniak // Geuria

Martxoaren 26tik apirilaren 6ra bitartean Aste Santuko koloniak antolatu dituzte Ugaon, 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta eta eskolako opor garaia kontuan hartuta. Hiri-koloniak Leitoki eskolako instalazioetan izango dira 10:30etik 13:30era bitartean, martxoaren 29tik apirilaren 2ra izan ezik. Era berean, 08:00etatik edo 09:00etatik aurrera Goiztiarrak zerbitzua jarriko dute behar dutenen eskura.

2007 eta 2013 urteen artean, biak barne, jaiotakoek parte hartu ahal izango dute tailerrez eta jolasez osatutako programa honetan. Hiru-kolonietan parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek otsailaren 26tik martxoaren 11ra arte Jane jauregian. Izena emateko fitxa udal webgunean ere eskuragarri dago eta email bidez bidaltzeko aukera ere badago, kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak