→Ugao

Herritarrek 40 proposamen egin dituzte 2019. urteko Ugaoko aurrekontuetarako

Datorren astelehenean, otsailaren 18an, udal-gobernuak jendaurrean aurkeztuko du aurrekontu proiektua, Janen.

Herritarren ekarpenen artean dago Torre Ugao kaleko trafiko arauak zorroztea / Maps

Ugaotarrek nabarmendutako lehentasunei dagokienez, enplegua eta ekonomiaren sustapena, auzoen urbanizazioa, zerbitzu sozialen indartzea, kirol instalazioen berritzea, kultur-zerbitzuak eta euskararen indartzea aurkitzen dira. Datorren astelehenean, otsailaren 18an, udal-gobernuak jendaurrean aurkeztuko du aurrekontu proiektua, Janen, 17:00etatik aurrera.

Herritarren ekarpenen artean daude kaleko argiteriaren hobetzea, toki desberdinetako kale-garbiketa indartzea, zenbait asfaltatze lanei ekitea, umeentzako parkeak handitzea, kirol instalazioen hobetzea (aldagelak, klimatizagailu, mantenu lanak…), ikastola eta kiroldegi inguruko aparkalekuak berregituratzea, Torre Ugaoko trafiko arauketa zorroztea, oinezkoentzako guneak sortzea, gazteentzako eta 45 urtetik gorako langabeentzako enplegua sustatzea, adineko pertsonentzako egoitza bat eraikitzea eta Ugao eta Arrigorriaga elkartuko dituen bidegorria eraikitzea.

Ekarpenen bilketa prozesuko datu esanguratsuenen artean, azpimarratzekoa da parte hartzaileen %77ak bere galdeketak Jane Jauregian eta Kiroldegian entregatu dituela. %95ak gazteleraz bete ditu eta profilari dagokionez, %54a gizonezkoak izan dira eta %41a emakumeak (%5ak ez du adierazi). 30-39 urte arteko pertsonak izan dira gehien parte hartu dutenak (%33a), 40-49 eta 60-69 urte artekoak jarraituta, bi kasuetan %26ko parte hartzearekin. Galdeketak bete dituzten herritar gehienak, %54a, erdigunean bizi dira, %15a Goikirin eta beste %10a Arana-Lupardo/San Romanen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak