→Ugao

Azal bakoitzarentzako egokiak diren eguzkitako kremen froga indibidualak egingo dituzte Ugaon

elgoibar azaleko minbizia 2015 prebentzio kanpaina barreneus

Azaleko Minbizia saihesteko kanpaina burutuko dute uztailaren 16an Ugaon. Arandiako igerilekuetako sarreraren ondoan furgoneta informatibo bat jarriko dute 16:00etatik 19:30etara.

Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkartearen Bizkaiko Batzordeak antolatu du jardunaldia / AECC

Azaleko Minbizia saihesteko kanpaina burutuko dute uztailaren 16an Ugaon. Arandiako igerilekuetako sarreraren ondoan furgoneta informatibo bat jarriko dute 16:00etatik 19:30etara, eta bertan froga indibidualak egingo dizkiete nahi duten herritar guztiei. Bakoitzak behar duen UVA eta UVB babes-maila kalkulatu eta azal bakoitzarentzako egokia den eguzki kremak erabiltzeari buruzko azterketa eta aholku praktikoak eskainiko dira froga horien ondoren.

Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkartearen Bizkaiko Batzordeak antolatu du jardunaldia. Eguzkia modu egokian hartzeak duen garrantzia herritarrei jakinaraztea eta honetaz sensibilizatzea da kanpainaren helburua. AECCtik adierazi dutenez, “bereziki garrantzitsua da umeak eta nerabeak eguzkien arriskuez babestea”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak