→Ugao

Ugaoko Dorrea Xake Klubak Lehen Mailara igotzea lortu du

ugao dorrea xake kluba 2018 lehenengo mailara igoera

Aurten Bigarren Mailan aritu ondoren, Lehenengo Mailara itzuliko da berriro Ugaoko Dorrea Xake Kluba, Bizkaiko Taldekako Ligan bere kategorian txapeldunak izateagatik.

Bigarren mailako B multzoan txapeldunak izan dira Ugaokoak // Ugaoko Dorrea Xake Kluba

Aurten Bigarren Mailan aritu ondoren, Lehen Mailara itzuliko da berriro ere Ugaoko Dorrea Xake Kluba, Bizkaiko Taldekako Ligan bere kategorian txapeldunak izateagatik. Bigarren mailako B multzoan aritzen zen Ugaoko kluba.

Bizkaiko Taldekako 2018ko Liga urtarrilaren 13an hasi zen eta martxoaren 17an bukatu da. Lehenengo Mailara itzultzeko 3-1 irabazi behar zion Ugaoko Dorreak Santutxuko Zuri Baltza liderrei, eta azken emaitza 3,5-0,5 izan da, ugaotarren alde. Modu horretan, lider bukatu du Bigarren Mailako B multzoan Ugaoko klubak.

Mentalitate sendoa izan dugula eta guregan konfiantza handia izan dugula azpimarratu beharra dago. Errazena amore ematea eta ezinezkotzat jotzea zen, baina aurrera egitea lortu dugu“, diote Ugaoko Dorrea Xake Klubetik: “Datorren urtean Lehenengo Mailan izango gara berriro ere. Hiru urte jarraian Lehenengo kategorian izan ginen, iaz Bigarren Mailara jaitsi ginen arte“.

Eskualdeko bi

Datorren urtean Ugaoko Dorrea Xake Kluba Lehen Mailan egoteaz gain, Basauriko Ginkgo A taldeak ere jokatuko du maila berean. Basauriko taldea Lehen Mailan aritu da aurten eta laugarren postuan bukatu du Bizkaiko Taldekako Liga.

Era berean, Arrigorriagako Endroke B taldea zebilen Lehen Mailan, baina Bigarren Mailan izango da datorren urtean.

Hau da behin-behineko sailkapena kategoria bakoitzean:

xakea bizkaiko taldekako liga 2018 behin behineko sailkapena

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|