→Ugao

Eneko Larrazabal ugaotarrak La Casa Azul taldearen bideoklip berrian parte hartu du

ugao eneko larrazabal 2018 la casa azul bideoklip kaptura

La Casa Azul musika taldearen azken bideoklipean hartu du parte Eneko Larrazabal ugaotarrak, paper nagusietako batean.

Eneko Larrazabal marradun kamisetarekin eta ondoan Guille Milkyway La Casa Azul taldeko abeslaria // Argazkia: Elefant Records, Youtube

Eneko Larrazabal ugaotarra (Ugao, 1997) aktorea da eta gaur egun Madrilen ari da ikasten Arteetako Unibertsitatean (TAI). Sare sozialetan zabaldu duenez, La Casa Azul musika taldearen azken bideoklipean hartu du parte ugaotarrak, paper nagusietako batean. Hain zuzen ere, Nunca nadie pudo volar abestiaren bideoklipean agertzen da Larrazabal, Dany Perez aktorearekin batera. “Nunca nadie pudo volar bideoklipean aktore bezala parte hartu ahal izan dut. Mila esker proiektuaren buruari, Daniel Cuenca, baita atzean egon diren laguntzaile eta produktore guztiei ere”, dio Larrazabalek bere sare sozialetan.

Larrazabal, gaztea den arren, dantza, antzerkia eta zinea jorratu ditu. Bere ibilbidearen berri GEURIAn eman zigun, 2018 ale berezian plazaratu genuen elkarrizketan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak