→Ugao

Enplegu Zentroa zabaldu du Lanbidek Ugaon

ugao enplegu zentroa 2018 lanbide

Enplegu-zentroak lana bilatzen ari diren ugaotar guztiei banakako arreta espezializatua eskainiko die eta tresna jakin batzuk izango ditu beren kasa erabil ditzaten.

Gazteentzako Informazio Gunean kokatu dute Enplegu Zentroa // Ugaoko Udala

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak Enplegu Zentroa zabaldu du Ugao-Miraballesen. Enplegu-zentroak lana bilatzen ari diren ugaotar guztiei banakako arreta espezializatua eskainiko die eta tresna jakin batzuk izango ditu beren kasa erabil ditzaten. Zerbitzu honek, gainera, pertsona orientatzaile bat izango du, lan-merkatura sartzeko ibilbidean eta berau errazten duten tresnen erabileran lagunduko dietena.

Ugaoko Enplegu Zentroa Udiarraga kaleko 39. zenbakian dago kokatuta, Gazteentzako Informazio Gunean, alegia. Jendaurreko arretarako ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 08:00etatik 14:00etara eta astelehen eta ostegunetan, baita arratsaldez ere, 15:00etatik 18:00etara.

Arratia-Nerbioi eskualdean hiru Enplegu Zentro ireki ditu. Hain zuzen ere, Ugaon, Arrigorriagan eta Orozkon.

Lana bilatzeko teknikak

Enplegu Zentroak taldeka ikastaroak eskainiko ditu, alde batetik, erabiltzaile bakoitzak beren kasa erabiltzeko tresna desberdinak ezagutarazteko, eta bestetik, lana bilatzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren teknika guztiak ezagutarazteko.

Zerbitzu honen erabiltzaileak -lan egiteko adinean dagoen eta enplegua era aktiboan bilatzen duen edozein pertsona- aldez aurretik Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dira eta, administrazio-egoerari dagokionez, altan edo etenduran.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak